LISBOA

Lisboa
Lisboa

Lisboa da Portugaleko hiriburua eta Portugaleko bihotza ekonomia, merkataritza, industria, administrazioa, finantzak, bizitza intelektuala eta turismo alorretan. Era berean, Europa Afrika eta Hegoamerika elkarrekin lotzen dituzten itsas eta hegazkin lineen geraleku garrantzitsu bat da. Ez dago argi noiz sortu zen Lisboa, baina uste da feniziarrek eraiki zutela; XIX. mendean hasi zen hazten eta garatzen, harik eta gaur egungo metropoli handia bihurtu zen arte. Garapen prozesu horretan lagungarri suertatu zitzaion 1852an inauguratutako Madril-Lisboa trenbidea, haren bitartez Lisboa lotuta geratu baitzen Europako hiriburu eta komunikazio sare nagusiekin.

Leku interesgarriak

Hasteko, aipagarria da Lisboan Praça do Comércio zabala eta Praça Dom Pedro IV., herriak Rossio deitzen diona eta plaza nagusia dena. Rossio plazak bat egiten du Praça da Figueira eta Praça dos Restauradores plazekin. Plaza horiek, lisboatarren eguneroko bizitzako harat-hunaten bihotz eta ardatza dira eta musikari ibiltariz, exekutiboz, saltzailez eta kale-saltzailez gainezka daude. Gauaz, ordea, bizitza Barrio Alto auzoan pasatzen da. Chiado da Lisboako denda auzo dotoreena. Baixatik ekialdera kausitzen da São Jorge gaztelua, Lisboak daukan bazter xoragarri eta malenkoniaz beteriko bat; beheraxeago aurkitzen da Alfama auzoa, Lisboako auzo zahar eta kitzikagarriena. Rossio da Lisboako etorbide nagusia da eta bertatik hedatzen da iparraldera hiru karriletan Avenida da Liberdade izeneko etorbidea, zeinek erdialdeko berdegune nagusira jotzen duen, Eduardo VII.aren parkera alegia. Parke hori Lisboa garaikidearen atari bat bezalakoa da, inguruan baitu Gulbenkian Fundazioaren museoa, Amoreiras merkatal zentroa, Ozeanarioa, edo Belemgo etxebizitzazko auzoa, ondoan Museu de Arte Antiga duena.

Inguruko Ibilbideak

Cascais arrantzale herri eta turismo gune garrantzitsu bat da, udan --eta batez ere asteburuetan-zeharo itxuraldatzen dena. Asteazkenero, rua do Mercado kalean azoka jendetsu bat egiten da Apirilaren 25eko Etorbidearen eskuinean. Praça de Touros edo zezen-plazan, zezenketak jokatzen dira udako igande arratsaldetan, bertako jende askoren entretenigarri. Cascaiseko taberna eta gau-bizitzaren kontzentrazio handiena rua Frederico Arouca kalean dago, oinezkoentzako kale nagusian alegia. Alde honetan merezi du joatea arrain azokara, Ribeira eta Rainha hondartzen artean. Orobat merezi du txango bat egitea Cascaisko alde zaharrean barrena, ederra baita hatsa galarazteraino; hiriko mendebaldean dago eta hantxe aurkitzen dira Igreja da Assunção eliza eta bere inguruko karrika xarmagarriak. Ikusi beharrekoak dira baita ere Gandarinha Udal Parkea -bertan aurkitzen da Itsas Museoa (Museu do Mar)-- eta Boca do Inferno famatua, itsas-labarreko haitzuloen kontra uhinak karraskan porroskatzen diren lekua. Bazterrak ezin ahantzizkoak dira ederrez.

Estoril ospetsu egin zen gerra ostean errege-erregina deserriratu eta aberats okitu alferren laketgia bezala. Gaur egun garai hartatik ez zaio deus geratzen salbu "Portugaleko Riviera" izateko gogoa eta bere villa suber eta luxuzko hotelak. Herriko turismo guztia golf zelai esklusibo eta kasino baten inguruan mugitzen da. Estorilen Gran Prix bat jokatzen da urtero. Udatik landa, itsas-ikuspegi ederreko gela on bat ez daukan bidaiariak on du hondartzan bainu bat hartu eta ondoren Monte Estoriletik 20 minutuko bidean Cascaiseraino eramango duen itsas pasealekutik promenatzea.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

CARLTON PALACE HOTEL *****
Rua Jau 54
Lisboa
213615600
190 gelak

ALTIS PARK HOTEL ****
Avenida Eng. Arantes e Oliveira 9
Lisboa
218434200
300 gelak

HOTEL BRITANIA ****
Rua Rodrigues Sampaio 17
Lisboa
213155016
30 gelak
www.heritage.pt

HOTEL NOVOTEL LISBOA ***
Avenida José Malhoa, lote 1642
Lisboa
217244800
www.novotels.com

Museoak:

CENTRO CULTURAL DO BELEM
Praça do Imperio
Lisboa
213612444
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:00-21:00.
Larunbat-igande-jaiegunak: 10:00-19:00.

MUSEU NACIONAL DE ARTE ANTIGA
Rua Janelas Verdes
Lisboa
213912800
Ordutegia: asteazkenetik igandera: 10:00-18:00.
Astearteak: 14:00-18:00.
Astelehen-jaiegunetan itxita.

MUSEU DEL CENTRO DE ARTE MODERNA
Avenida de Berna 45ª
Lisboa
217823000
Ordutegia: Asteazkenetik igandera: 10:00-18:00.
Astearteak: 14:00-18:00.
Astelehen-jaiegunak itxita.

MUSEU DO DESIGN
Centro Cultural de Belem
Praça do Imperio
Lisboa
Ordutegia: Egunero: 11:00-19:15.
Abenduaren 25ean itxita.

MUSEU DA CIDADE
Campo Grande 245
Lisboa
217513200
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-13:00 eta 14:00-18:00.
Astelehen-jaiegunetan itxita.

Jatetxeak:

BUFFET DO PLAZA
Helbidea: Travessa do Salitre 5
Telefono: 213218218
15-25 €

CASA DO LEAO
Helbidea: Castelo de S. Jorge
Telefono: 218875962
25 €

CONSENSO
Helbidea: Rua da Academia das Ciencias 1-1ª
Telefono: 213431313

PAP´AGORDA
Helbidea: Rua da Atalaya
Telefono: 213464811

VARANDA
Helbidea: Av. Fontes pereira de Melo 5
Telefono: 213568815

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Autobusen geltoki nagusia Joao Crisóstomo Etorbidean dago.
Informazioa: 213545775/ 213545439

TRENAK:

Espainiatik heldu diren trenak Santa Apoloniako geltokia iristen dira.
Informazioa: 218884142

TAXIAK:

Información de TAXIAK: 0612731419

Larrialdiak:

Larrialdiak 115
Anbulantziak 213017777