LONDRES

Big Ben
Big Ben

Bere ia 8 milioi biztanlerekin Londres da Europako hiri handiena. 1.600 km2ko azalera du eta Tamesis ibaiaren ertzean dauka erdigunea, erresumako finantza eta albisteen bihotza. Ingalaterrako eta Erresuma Batuko hiriburua da eta badu holako karisma bere-bere bat, arrakastarantz bultzatzen duen halako giro bat. Londresen aurreneko aipua I. mendekoa da, erromatarren merkatal gune handi bat bezala agertzen zaigunean. IX. mendearen inguruan, Alfredok bertan behera utzi zuelarik, berreskuratua izan zen eta Gillermo Konkistatzaileak, Londresko dorrearen eraikiarazleak, karta bat eman zion.

Gora-behera eta ezbehar anitzen ostean -sute bat, izurritea-- Londresek ikaragarriko kalteak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran alemanek gupidagabe bonbardatu zutenean.

Leku interesgarriak

Gauaz gauza arrunta da Londresen jendalde handiak ikustea West End inguruan paseatzen bertako ikuskizunak ikustera edo ikusirik, inguru hori gainezka betetzen duten denda atari eta ateetan eskaleak -homeless direlakoak-nolabaiteko lolekua aurkitzen saiatzen diren bitartean. Londresko leku interesgarri gehienek --Big Ben dorrea, garden txandaketa Buckingham jauregian, Picadilly Circus, Madame Tussaud Argizagi Museoa, Albert Memoriala, Trafalgar Square, Londresko dorrea eta beste zenbaitek-milioika turista erakartzen dituzte, baina haien ondoan badira Londresen plaza lasaiak, kaleska meharrak eta Hyde Park, Green Park eta St James's Park bezalako parke erraldoiak, guztiak ere West Endeko dendetatik minutu gutxiko bidean. Londresek aukera ematen du, baita ere, egunak eta egunak higatzeko dela erosketak egiten, dela klase agintariak hantatzen Harrods merkatal zentroan edo nazioarteko etxe hoberenen moda dendetan, dela Portobello edo Candem Town bezalako auzoetako asteburuetako kale-azoka bitxiak bisitatzen. Musika eta antzerki alternatiboek indar gaitza dute Londresen, eta berdin indartsuak eta ugariak dira era guztietako arte emankizunak, inon ez bezalako aukera ematen baitu Londresek antzerki konpainia, dantza talde, erakusketa eta opera saio hoberenekin gozatzeko.

Inguruko Ibilbideak

Bisitatzea merezi duten dozenaka bazter ederrez inguratua dago Londres, eta Edinburgo edo Eskozia bezalako leku enblematikoetatik doi-doia urrats batera. Aipagarria da Cambridge hiria, konderriko hiriburua eta mundu guztian famatua bere unibertsitate eta college direlakoen kausaz. Bikain eraikitako hiria, parke eta lorategi xarmangarriz inguratua, jauregiz eta elizaz brokatua eta arte bilduma bikainen gordeleku. Londresera ezkero ezin hutseginezko bisita bat, alegia. Londresera doanak absolutuki bisitatu behar lukeen beste hiri bat Canterbury da, artez eta historiaz gaindi egiten duen hiria, eraikin bikain eta katedral eder eta handiosez edertua. Apezpikuaren eta Inglaterrako primatuaren egoitza den hiri hau nekazaritzari emandako ibar baten erdian kokatua dago, harresiz inguratuta dago eta bizirik atxikitzen du Erdi Arotik datorkion erlijio eta zibilizazio ingelesaren ardatz izaera. Aipagarria da, baita ere, Oxford hiria, parke eta lorategiz inguratua eta konderriko hiriburua. Apezpikuaren egoitza eta unibertsitate gune garrantzitsua izatearen medioz, menderen joan-etorrian bikain jantzi da eraikin ederrez, harako bere college, jauregi eta unibertsitate ospetsuarekin Europako hiri miresgarrienetariko bat bihurtzeraino.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL RITZ *****
Piccadilly W1
Londres
+441714938181
139 es

HILTON LONDON METROPOLE HOTEL ****
255 Edgware Road W23NR
Londres
+441714024141

HOTEL ATHENAEUM ****
116 Piccadilly
Londres
+442074993464
112 gelak

LONDON EMBASSY ****
15 Bayswater Road
Londres
+441712291212
192 gelak

SAINT GEORGE´S ****
Langham Place, Regent Street
Londres WIN 8QS
+442075800111
86 gelak

HOTEL THE RUBENS AT THE PALACE ****
39 Buckingham Palace Road
Londres
+442078345600

Museoak:

BRITISH MUSEUM
Great Russel Street
Londres
76361555
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-17:00.
Igandeak: 12:00-18:00.
Sarrera doan.
www.british-museum.ac.uk

NATIONAL GALLERY
Trafalgar Square WC2
Londres
77472885
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 10:00-18:00. (asteazkenetan 21:00ak arte)
Sarrera doan.
www.nationalgallery.org.uk

VICTORIA AND ALBERT MUSEUM
Cromwell Road
Londres SW7
79422000
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 10:00-17:50.
Sarrera: 5 €.
Ikasleak doan.

SCIENCE MUSEUM
Exhibition Road
Londres SW7
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 10:00-18:00.
Sarrera: 7 €.
Ikasleak: 3.5 €

Jatetxeak:

CONNAUGHT
Helbidea: 19 Carlos Place W1, Londres
Telefono: 4997070

CHEZ NICO
Helbidea: 35 Great Pórtland Street W1, Londres
Telefono: 4368848

GREENHOUSE
Helbidea: 27A Hay´s Mews W1, Londres
Telefono: 4993331

AVOIR DU POIS
Helbidea: 334 Kings Road SW3, Londres
Telefono: 3523365

LE GAUROCHE
Helbidea: 43 Upper Brook Street W1, Londres
Telefono: 4060881

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Ibilbide luzeko autobusak:
ECCLESTON BRIDGE COACH STATION
164 Buckingham Palace Road
7300202

TRENAK:

BRITISH TARVEL CENTRE
12 Regent Street
8469000

TAXIAK:

CABS 2723030/ 2866010

Larrialdiak:

Larrialdiak 24 horas 999