PARIS

Paris
Torre Eiffel

Paris izango da ziurrenik Europako hiri eder eta erakargarriena. Frantziako hiriburua da eta Sena ibaiaren ertzean kokatua dago. IV. mendean hartu zuen bere izena eta hamaika ondiko eta lazeria pairatu behar izan du historian zehar, batez ere Frantziako Iraultzaren garaian, Prusiaren aurkako gerran eta bi Mundu gerretan. Alta, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta laster, bere burua ezbehar hartatik osoro jaso zuenean, Paris berriro bilakatu zen turismo, politika eta kultur gune handi bat. "Argiaren hiria" delakoa herri txipi bat bezain tradizionala da eta zenbait lekutan hiri andeatu bat ere badaki izaten, baina zalantzarik gabe Parisi egin dakiokeen estakuru bakarra hauxe da: hiria egunero bisitatzen duten milaka turistekin paristarrek izan ohi duten jarrera erdeinagarria. Hori gora-behera, ordea, Paris dagoeneko populatzen duten etorkin samaldek -batez ere Aljeriatik eta Erdiko eta Mendebaldeko Afrikatik helduak-holako zapore berezi bat eratxekitzen diote eta bere xarmaren puska handi bat ematen.

Leku interesgarriak

Milaka aukera eskaintzen dituen hiria da Paris, munduan bat izatekotan. Auzo Latinoa, Montmartre edo Ménilmontant auzoetako kale eta kaleska estuek ez dute deus ikustekorik Louvre museotik La Défense-raino edota Les Invalides-tik Trocadéro-raino hedatzen diren ikuspegi monumentalekin. Kontraste bera antzematen da Pariseko azoka, oinezkoendako galeria zahar eta denda txipien eta Montparnasse, Le Louvre eta Les Halles-eko lurpeko merkatal zentroen artean. Pariseko xarma handiena bere bizitza urbanoa da, Sena ibaiaren ertzeko jarleku eta zubiak. Pariseko kale eta bulebarrak gainezka daude kafetegiz, tabernaz eta jatetxez. Bestalde, Paris halako gisaz egina dago non bere hogei barrutietatik bakoitzak hiri ezberdin baten antza baitu. Montmatrek, esaterako, herritxo baten eitea du; aldiz, Bourse eta Opéra-Garnier inguruetan merkatal zentro jendetsuen zurruburrua da nagusi eta Marais-en berriz etxe aristokratikoak.

Aukera dago, gainera, barruti bakoitzeko kale-merkatuak bisitatzeko. Gune zabalak gutxi badira ere, posible da han-hemen aterbe atseginak aurkitzea ustekabean, nola baitira mezkita, Arènes de Lutèce eta Place des Vosges, edota Hôtel de Sully bezalako jauretxe handiosen patioak. Les Halles-eko lorategiak luzaz eratxeki dio bere berdetasuna erdialdeari eta Tuilleries-eko bide asfaltatuek eta edertasun formalak ingurugiro aparta eskaintzen dute paristarren iganderoko azken pasealdirako. Sena ibaiaren ezker-eskuineko mollak, pasealeku bikainak diren irlak eta Auzo Latinoko parke hautak --Luxembourg eta Le Jardin des Plantes-Pariseko leku ageri atsegingarrienak dira.

Arkitektura monumental eta klasikoak, edota zaharrak, adierazpen ahantzezinak ditu Pariseko zenbait eraikin enblematikotan: Arc de Triomphe, Louvre, Tour Eiffel -Pariseko ezaugarri gorena eta leku bisitatuena-- Notre-Dame katedrala --Pariseko bihotza eta Europako katedral handiena-, Hôtel de Ville, zubiak eta Gobernuko eraikinak... horiek guztiek itxura handiosa ematen diote Parisi. Baina arkitektura klasiko horrek badu bere infrentzua itxura modernoagoko hainbat eraikinetan: Centre Pompidou, La Villette, Louvreko piramidea, le Grande Arche de La Défense edo Liburutegi Nazionala.

Inguruko Ibilbideak

Paris inguruko lurraldeak, Île de France departamentua eta auzo departamentuetako muga-lurraldeak jauretxez -chateau derizten horiez-- josita daude. Horietako asko erret familiaren eta nobleen ehiza pabiloiak ziren; beste batzuk, atsedenleku xumeak; batzuk -Versailles kasu, Eguzki Erregeak eraikiarazia eta Luis XIV.arekin ospe berria hartua-- Estatu aferak zuritzeko erabili ziren, baina denak dira berdin harrigarriak: Vaux-le-Vicomte bere homogeneitatearengatik eta Chantilly bere arte bildumarengatik. Elizen artean, aurreneko bisitaldia Chartres katedralari zor zaio, hots, Parisetik 96 kilometrora dagoen edertasun estonagarriko Erdi Aroko katedral paregabeari. Parisetik hurbil, hiriaren mugan, St-Denis aurkitzen da: bertan dago Frantziako katedralik handiena Notre-Dameren hurrengo.

Auvers-Sur-Oisen museo interesgarri bat dago inpresionisten lanez eta Van Goghen azken garaiko koadroz hornitua.

Behin Parisera ezkero, eta taldean umerik -eta ez hain umerik-baldin badago, hutsegin ezineko bisita zor zaio Marne-la-Vallée hiri satelitetik harantzago aurkitzen den Disneyland Paris jolas-parkeari.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

LE GRAND HOTEL INTER-CONTINENTAL *****
2 Rue Scribe
Paris
+33140073232
494 gelak

HOTEL DU LOUVRE *****
1 Place André Malraux
Paris
+33144583838
236 gelak

HILTON PARIS ****
18 Avenue de Suffern
Paris
+33144385600
461 gelak

LE MERIDIEN MONTPARNASSE
19 Rue du Commandant-Mouchotte
Paris
+33144364436
953 gelak

NOTRE-DAMME HOTEL ***
1 Quai Saint Michel
Paris
+33143542043

Museoak:

LOUVRE
Palais du Louvre, 1
Paris
0140205151
Ordutegia: Astelehenetik asteazkenera: 09:00-21:45.
Ostegunetik igandera: 09:00-18:00.
Sarrera: 7.5 €

MUSÉE D´ORSAY
1 Rue de Bellechasse
Paris
0140494814
Ordutegia: Ekainetik irailera: Astearte-asteazken-ostiral-larunbatetan: 10:00-18:00.
Ostegunak: 10:00-21:45.
Igandeak: 09:00-18:00.
Urritik maiatzera: Astearte-azteazkenetan eta ostiraletik igandera: 10:00-18:00.
Ostegunak: 09:00-21:45.
Astelehenetan itxita.
Sarrera: Orokorra: 5.40 €
Ikasleak: 3.70 €

MUSÉE NATIONAL D´ART MODERNE, CENTRE POMPIDOU (BEAÚBOURG)
Palce Georges Pompidou
Paris
0144781233
Ordutegia: Zentroa: Asteazkenetik astelehenera 11:00-2200.
Museoa: Astelehenak eta asteazkenetik ostiralera: 12:00-22:00.
Larunbat-igandetan: 10:00-22:00.
Sarrera: Zentroa: Sarrera doan.
Museoa: Sarrera: 5.5 €
Ikasleak: 3.5 €

MUSÉE RODIN
77 Rue de Verenne
Paris
www.musée-rodin.fr
Ordutegia: Apiriletik irailera: Asteartetik igandera: 09:30-17.45.
Urritik Martxora: Asteartetik igandera: 09:30-16:45.
Astelehenetan itxita
Sarrera: Orokorra: 5 €
Ikasleak: 3 €
18 urtetik beherakoak: doan.

ESPACE SALVADOR DALÍ
11 Rue Poulbot
Paris
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 10:00-18:00.
Sarrera: Orokorra: 5.5 €
Ikasleak: 4 €

Jatetxeak:

LIVINGSTONE
Helbidea: 106 Rue Sant-Honoré, París
Telefono: 0153408050

LE BALZAR
Helbidea: 49, Rue des Écoles, París.
Telefono: 0143541317

TORRE EIFFEL
Helbidea: Altitude 95, Torre Eiffel, París.
Telefono: 0145550021
Prezio: 18-36 €

LE BOURDONNAIS, LA CANTINE DES GOURMETS
Helbidea: 113 Avenue de la Bourdonnais, Paris.
Telefono: 0147054796

CHAMPS ÉLYSÉES
Helbidea: Maison de L´Alsace, 39 Avenue des Champs Élysées, Paris
Telefono. 0153939700
Prezio: 18-36 €.

LA FERMETTE MARBEUF
Helbidea: 5 Rue Marbeuf, París.
Telefono: 0153230800

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Autobus geltoki nagusia:
GARE ROUTIÉRE INTERNATIONAL PARIS GALLIÉNI
55 Rue Saint Jacques V
Paris
0143541199
Eurolines konpainia: Informazio guztia web-orri honetan:www.eurolines.fr

TRENAK:

Parisen 6 tren geltoki daude; Espainiatik heldu diren trenak Gare Montparnasse geltokira iristen dira.

Larrialdiak:

Anbulantziak 15