Lanzarote

Lanzarote
Lanzarote

Iberiar Penintsulatik 1000 bat kilometrora eta Afrikatik 100 bat kilometrora kokatuta dago Lanzarote, eta Kanarietako arkipelagotik ekialderen dagoen irla da. Baditu 900 km2 kontuan hartzen badira Chinijo arkipelagoko uharteak: La Graciosa, Alegranza, Montaña Clara eta Roques del Este y Oeste. Lanzarotek zazpi udalerri ditu: Arrecife (uharteburua), San Bartolomé, Teguise, Tías, Tinajo eta Yaiza, eta denen artean 70.000 biztanle inguru biltzen dituzte, gehienak erdialde-hegoaldean bizi direnak. Lanzarotek Lanceloto Malocello izeneko Genoako marinel bati zor dio izena. Marinel hori XIV. mendearen bigarren erdian azaldu zen, bere ondotik helduko ziren marinel eta merkatari frantses, britainiar eta espainiarren espedizioen aitzindari.

Lanzaroteko biztanleen bizibide nagusia arrantza eta nekazaritza izan da beti, harik eta turismoak irlan erroak botatzen hasi zituen arte. Gaur egun gain-gaineko zerbitzu eta instalazioak ditu turistentzat eta ingurumena ere berebiziko arretaz zaintzen du.

Leku interesgarriak

Uharteko Kabildoaren Arte, Kultura eta Turismo zentroak dira Lanzarotek turistei eskaintzeko dituen gauza interesgarrienak; zentro horien sortzaile eta bultzatzaile César Manrique izan da, bere izena munduko lau hegaletaraino barreiatu duen artista unibertsala. Artista horrek ederki jakin du uhartearen berezko edertasunak zoli aprobetxatuz horiekin artelan bikainak osatzen, dagoeneko Lanzaroteren ezaugarri bilakatuta baitaude. Herritarrek uharteko historia eta ohiturei zor dioten atxikimenduari esker bizirik iraun dute gaurdaino antzinako usadioak, artisau teknika eta langintzak, gastronomiazko jakituriak, uhartearen nortasunarekin lotuta dauden estilo eta diseinuak, ikusgarri zaindu da irlako ondare artistikoa, monumentuak eta etxagurenak, jai eta ospakizunak, herri ohiturak, eta, hitz batez esateko, Lanzaroteko folklore eta kulturaren adierazpide nagusiak. Absolutuki ikusi beharrekoak dira Lanzaroteko gune turistiko garrantzitsuenak.

Inguruko Ibilbideak

Timanfayako Parke Nazionalaren barruan uhartearen izaera bolkanikoaren ondorioz sortutako hainbat bitxikeria geologiko ageri dira, eta baita ere Lanzaroteko aniztasun biologiko izugarriaren adierazle diren landare mota ugariak (180 landare mota). César Manrique Fundazioa da Lanzaroteko kulturgune nagusia, nazioartean arrunt aipatua eta ezagutua. Beste artegune aipagarri bat Arte Garaikideko Museoa da, Karlos III.aren aginduz 1776tik 1779ra bitartean eraikitako San Jose gazteluan kokatuta dagoena. Lanzaroteko iparraldean dagoen Jameos del Aguan, azkenengoz duela 3.000 urte lehertu zen Monte de la Corona sumendiaren oinetan, munduko leize-sare interesgarrienetariko bat hasten da. Sumendiaren kraterrak --erdia desagertua dago gaur egun-- El Golfo du izena, eta aintzira orlegi batek edertzen du. Teguisetik ekialdera Santa Barbarako gaztelu-museoa dago, Guanapay mendiaren gainean, Sancho de Herrerak eraikiarazia kostaldea zaintzeko. Teguise, berriz, 1852ra arte Lanzaroteko hiriburua izan zen eta gaur egun uharteko kultur eta turismo gune garrantzitsu bat bihurtu da, Arrecife edo San Bartolomé bezalako herriak bezala.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

GRAN MELIÁ SALINAS *****
Avenida Islas Canarias s/n
Teguise, Lanzarote
928590040

BEATRIZ COSTA TEGUISE ****
Atalaya 3
Teguise, Lanzarote
928590828

LANZAROTE PRINCESS ****
Maciot s/n
Playa Blanca
Yaíza, Lanzarote
928517108

LANCELOT ***
Avenida Mancomunidad
Arrecife, Lanzarote
928805099

Museoak:

FUNDACIÓN CÉSAR MANRIQUE
Taro de Tahiche
Teguise, Lanzarote
928843138
Ordutegia: Astehelena-Igandea: 10-18 h.

MUSEO DE ARTE CONTEMPORÁNEO
Castillo de San José
Puerto Naos s/n
Arrecife, Lanzarote
928812321
Ordutegia: Astehelena-Igandea: 11-21 h.

PARQUE NACIONAL DE TIMANFAYA
Yaíza, Lanzarote
928840056
Ordutegia: Astehelena-Igandea: 10-18 h.

Larrialdiak:

Larrialdiak 928492112/ 928296600
Cruz Roja 928513290/ 928814866/ 928812222
Centro de Salud Santa Coloma 928815183/ 928803060
Centro Salud San Bartolomé 928520261/ 928520179
Ospitala General de Lanzarote 928801636

Jatetxeak:

CASTILLO DE SAN JOSÉ
Helbidea: Castillo de San José s/n, Arrecife, Lanzarote.
Telefono: 928812321
No cierra.
Menu: 13.52 €
Carta: 27.04 €

CASA PEDRO
Helbidea: Gueldera1, Playa Blanca, Yaíza, Lanzarote.
Telefono: 928517022
No cierra.
Prezio: 24 €.

EL PESCADOR
Helbidea: Pueblo Marinero s/n, Teguise, Lanzarote.
Telefono: 928590874
Cierra: mayo.
Prezio: 21 €

NEPTUNO
Helbidea: Avda. Península del Jablillo s/n (Centro comercial Neptuno, local 6), Teguise, Lanzarote.
Telefono: 928590378
Cierra: domingos y julio.
Prezio: 27 €

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Lanzaroten autobusei "guaguak" deitzen zaie. Badira hainbat linea uhartea zeharkatzen dutenak:

LINEA 01:ARRECIFE - COSTA TEGUISE
LINEA 02:ARRECIFE - PTO DEL CARMEN
LINEA 03: COSTA TEGUISE - PUERTO DEL CARMEN = LINEA 01 + LINEA 02
LINEA 04:ARRECIFE - AEROPUERTO - PLAYA HONDA
LINEA 05:ARRECIFE - CONIL - ASOMADA - FEMES
LINEA 06:ARRECIFE - TIAS - PTO DEL CARMEN - PLAYA BLANCA
LINEA 07:ARRECIFE - HARIA - MAGUEZ
LINEA 09:ARRECIFE - ORZOLA
LINEA 10:ARRECIFE - LOS VALLES
LINEA 11:COSTA TEGUISE - TEGUISE MARKET
LINEA 12: PTO. DEL CARMEN - TEGUISE MARKET
LINEA 13:PLAYA BLANCA - TEGUISE MARKET
LINEA 14:ARRECIFE - MONTAÑA BLANCA
LINEA 15:ARRECIFE - SAN BARTOLOMÉ - TINAJOLINEA 16:ARRECIFE - LA SANTA
LINEA 17:ARRECIFE - SOO
LINEA 18:ARRECIFE - LA CALETA

TRENAK:

Lanzaroten ez dago trenbiderik.

TAXIAK:

RADIO TAXI ARRECIFE 928803104
RADIO TAXI SAN BARTOLOMÉ 928520176
RADIO TAXI TÍAS 928524220
RADIO TAXI TEGUISE 928524223
RADIO TAXI YAIZA 928524222