MALAGA

Malaga
Malaga

Andaluziako hiri garrantzitsuenetariko bat eta Costa del Sol (eguzkiak urte guztian argitzen duelako du izen hori) eskualdeko turismo gune handienetariko bat dugu Malaga. Feniziarren kolonia izan zen Malaka izenarekin, hiri erromatarra gero, bizantinoa ondoren eta azkenik Granadako erresuma musulmaneko portua, harik eta Errege Katolikoek 1.487an beretu zuten arte. Sartu-irten handiko portu tarro bat dauka Mediterraneoko uretan eta itsas langintza zenbait burutzeaz gain (gaziketa, kontserba eta eskabetxe lantegiak) nekazal produktu zenbait ekoizten ditu (ardoa, azukrea eta olioa) eta baditu metalurgia, oihal eta kimika lantegiak.

Leku interesgarriak

Malagaren alde zaharrean badira, batetik, Alkazabaren inguruan hedatzen den itxura tradizionaleko kaleska labirinto bat, bestetik egoitzazko auzo sail bat (Caleta, Limonar edo Miramar) eta, azkenik, Guadadelma ibaian gora, zonalde moderno bat. Monumentuz aberatsa, aipagarriak dira Malagan Alkazaba, Katedrala eta Santiago, Merced eta Victoria elizak, Gibralfaro gaztelua, antzoki erromatarra, Arkeologia Museoa, Ataranzen Atea, Buenavista Jauregia, Picasso jaiotetxea, Valdeflores markesaren jauretxea, Aduanako jauregia, Arte Ederretako Museoa edo María Cristina Kontserbatorio zaharra.

Inguruko Ibilbideak

Marbella da Costa del Soleko herri ezagunena eta, baita ere, metro karratuko VIP jende gehien biltzen duena. Espainiako jendaki ospetsuak Marbellan igaro ohi ditu oporrak, hango eguraldi, hondartza, golf zelai, arrain frijitu eta paisaje ederrek erakarririk. Horiez gain, aipagarriak ditu Marbellak alde zaharra, gaztelu arabiar baten aztarnak, San Frantzisko komentua, Bonsairen Museoa, Espainiako Grabatu Garaikidearen Museoa eta Kasinoa.
Torremolinos dugu Malagako beste hiri bisitatuenetariko bat. Irailaren lehenbiziko ostegunean turistentzako jai berezi bat antolatzen da hemen. Torremolinos oso hurbil dago Benalmadenatik. Altxor nagusiak ditu Pimentel dorrea, Inca errota eta Bajondiloko itsas-pasealekua; pasealeku horretan aurkitzen da Carihuela izeneko alderdia, Malagako ospea egin duen arrain frijitua dastatzeko jatetxe eta txosnaz ihaurri betea.
Estepona Malaga hiritik 83 kilometrora dago eta turismo leku garrantzitsu bat da, bere auzo herriak bezala. Bisitariak ezin hutsegin ditzake Esteponan alde zaharra, La Fortaleza eliza zaharra izandako San Luis gazteluaren errauskinak, Nuestra Señora de los Remedios parrokia, itsas-pasealekua eta kirol portua.
Fuengirola Malagatik 29 kilometrora dago eta bere hondartza ugariek (8 kilometroko luzera eta bandera urdina dutenek) famatu dute batik bat. Bere altxor nagusia XII. mendeko Sohail gaztelua da, gaur egun entzutegi areto bihurtua. Gaztelutik eta Carvajal ingurutik abiatzen den itsas-pasealekuan aurkitzen da El Balandro deritzan Fuengirolako jatetxe ospetsua.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL TRYP GUADALMAR ****
Urbanización Guadalmar
Carretera de Cádiz, Kilómetro 234
Málaga
+34952231703
195 gelak

PARADOR TURISMO GIBRALFARO ****
Castillode Gibralfaro s/n
Málaga
+34952221902
www.parador.es/castellano/85clicks/mala/malapanesp.htm
38 gelak

PARADOR TURISMO CAMPO DE GOLF ****
Carretera de Cádiz, cruce con Coín
Málaga
+34952381255
www.parador.es/castellano/85clicks/mal2/mal2panesp.htm
60 gelak

HOTEL BAHÍA MÁLAGA ***
Somera 8
Málaga
+34952224305
www.hotelbahiamalaga.com
44 gelak

HOTEL LOS NARANJOS ***
Paseo de Sancha 22
Málaga
+34952224316
www.hotel-losnaranjos.com
41 gelak

HOTEL A.C. MÁLAGA PALACIO ****
Cortina del Muelle 1
Málaga
+34952215185
www.ac-hoteles.com/malaga.htm
214 gelak

Museoak:

MALAGAKO ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Palacio de Buenavista z/g
Agustín 8
Málaga
952218382
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 eta 17:00-20:00.
Larunbat-igande-jaiegunak: 10:00-13:30.
Sarrera: Orokorra: 1.5 €
Merkea: 0.75 €
Europako Batasuneko hiritarrak doan.

ARKEOLOGIA MUSEOA
Alcazaba de Málaga
Alcazabilla z/g
952204443/ 952216005
Gaur egun itxita lanengatik

PABLO RUIZ PICASSO FUNDAZIOA
Plaza de la Merced 15
Málaga
952060215
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (neguan): 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Astelehenetik larunbatera (udan): 11:00-14:00 eta 18:00-21:00.
Igandeak: 10:00-14:00.
Jaiegunetan itxita..
www.fundacionpicasso.es/

Jatetxeak:

Adolfo
Helbidea: Paseo Marítimo Pablo Ruíz Picasso 12, Málaga
Telefono: 952601914
Prezio: 30 €

Santa Paula
Helbidea: Avenida de los Guindos s/n, Málaga
Telefono: 952239445
Prezio: 27 €

Casa Pedro
Helbidea: Quitapenas 121, Málaga (Paseo Marítimo)
Telefono: 952290013
Prezio: 24 €

Figón de Juan
Helbidea: Pasaje de Esperanto 1, Málaga
Telefono: 952287547
Prezio: 24 €

Antonio Martín
Helbidea: Plaza de la Malagueta s/n, Málaga
Telefono: 952227382
Prezio: 24 €

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Malagako Autobus geltokia
Paseo de los Tilos z/g
952350061

Malagatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Alacant, Bartzelona, Madril, Murtzia, Tarragona, Valentzia, Almería, Cádiz, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén eta Sevilla.

TRENAK:

Malagako tren geltokia
Explanada de RENFE z/g
952360202

Malagatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Albacete, Ávila, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Ciudad Real, Kordoba, Madril, Sevilla, Tarragona, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza.

TAXIAK:

RADIO TAXI 952320000
TELE TAXI 952333333

Larrialdiak:

Gurutze Gorria 952222222
Larrialdiak 061
Ospitale Zibila 952030300
Carlos Haya Ospitalea 952030100