
Sevilla da Andaluziako Autonomia Erkidegoko hiriburua eta Espainiako hiri eder eta bisitatuenetariko bat, batez ere Apirileko eta Aste Santuko jaietan. Nekazaritza arloan arroza eta kotoia ekoizten du batik bat eta industrian berriz nekazaritzako makineria, porlana, gai kimikoak, itsasontziak, oihalkiak, tabakoa, jangauzak eta eraikuntza dira ekoizpen eta jarduera nagusiak.
Zesarrek jatorrizko hiri iberiarra goitu zuelarik Hispalis izena eman zion eta Betika erromatarraren hiriburu bihurtu zuen. Sevillak XVI. mendean ezagutu zuen bere gorakada beteena Mendebaldeko Indietako merkatalgoaren monopolioa Sevillako portuan zentralizatzen zuen Kontratazio Etxea sortu zenean. Urrezko Mendea delakoan kultur sorgune handia bihurtu zen. Denborarekin haziz eta edertuz joan zen eta ezurteak eta makalaldiak ezagutu bazituen ere, bere kokaleku egoki eta XX. mendean itsasketa tekniketan gertatutako aurrerakuntzei esker beti mantendu zen merkatal eta industria gune indartsu bat bezala.
Hiria bera, bere taulatu flamenko, apirileko azoka, zezenketa eta abarrekin, oso interesgarria da, baina aipagarria da bereziki Guadalquivir ibaiaren eskuinaldean dagoen Triana auzo tipikoa, San Telmo zubi goragarriak Sevillaren erdialdearekin lotzen duena. Almohadetarrek Urrearen Dorrea eta Mezkita Nagusia eraiki zuten, Sevillaren ikur bihurtuta dagoen Giralda dorrearekin batera. Zalantzarik gabe, katedrala da Sevilla kristauaren monumentu gailena, baina Sevillak baditu beste eraikin zibil batzuk ere bisita baten gaia badutena: udaletxea, Odolaren Ospitalea eta jauretxe eta etxe pribatu elemenia bat. Barrokoak bere koroadura aurkitzen du El Salvador, La Magdalena edo San Luis elizetan. Ezin utz daitezke bisitatu gabe Maria Luisa parke zoragarria eta Santa Cruz auzoa, kaleska mehar eta plaza txipiz josia eta garai batean juduen auzoa izana. Azkenik, zezenketak maite dituztenentzat hor dago Sevillan Maestranza deritzan Espainiako zezen plazarik garrantzitsuenetariko bat.
Écija Multzo Historiko Artistikoa izendatua dago eta "eguzki eta dorreen hiria" izenez ezagutua da, bietatik baita nasaiki bertan. Laboreak, olibak, lekadunak eta frutak ekoizten ditu nagusiki. Baditu, bestalde, irin, olio, txokolate eta larruki lantegi indartsuak. Monumentuen artean ikusgarriak ditu monumentu nazional izendatuta dauden bost eraikin: Mudejar jauregia, Las Teresas komentua, Peñaflor jauregia, Benameji jauregia, Santiago eliza eta Ospitale txipiko eliza. Bestalde, Udal Artxibategi Historikoa da Sevillako probintziako garrantzitsuena.
Utrera ospetsua da bere zezenketako zezenengatik. Sevilla hiritik 27 kilometrora dago eta jarduera ekonomiko nagusiak ditu garia, olibondoak eta kotoia eta oihalki, olio, xaboi eta irin lantegiak. Eraikin ikusgarrienen artean aipagarriak dira Karmeliten komentua --Erdi Aroko gaztelu zahar baten errauskinen gainean eraikia--, Jasokundeko Andre Mari eliza, Santiago Nagusiaren eliza, Kontsolazioko Andre Mariren santutegia eta "Enrique Cuadra" udal antzokia.
Carmona Sevillatik 30 kilometrora kokatua dago eta hala industria nola nekazal gune garrantzitsu bat da. Garai batean agintari arabiarren egoitza izan baitzen, bi alkazar geratzen zaizkio zutik lekuko. Aipagarriak ditu Andre Mari eliza, Sevillako Ateko alkazarra, mudejar elizak, Sorkundearen komentua, San Pedro eta San Felipe elizak, Santa Klarako komentua, udaletxea, erromatarren anfiteatroa, Marqués de las Torres-en jauretxea eta erromatarren nekropolia, Serviliaren eta elefantearen hilobiak gordetzen dituena.
HOTEL ALFONSO XIII *****
San ando 2
Sevilla
+34954222850
146 gelak
www.hotel-alfonsoxiii.com
HOTEL TRYP COLÓN *****
Canalejas 1
Sevilla
+34954222900
218 gelak
HOTEL BÉCQUER ****
Reyes Católicos 4
Sevilla
+34954228900
118 gelak
www.hotelbecquer.com
HOTEL GIRALDA ****
Sierra Nevada 3
Sevilla
+34954416661
98 gelak
HOTEL MONTE TRIANA ***
Clara de Jesús Montero 24
Sevilla
+34954341832
117 gelak
HOTEL NH PLAZA DE ARMAS ***
Avenida Marqués de Paradas s/n
Sevilla
+34954901992
262 gelak
ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Plaza del Museo 9
Sevilla
954220790
Ordutegia: Astearteak: 15:00-20:00.
Asteazkenetik larunbatera: 09:00-20:00.
Igandeak: 09:00-14:00.
Astelehen-jaiegunetan itxita.
Sarrera: Orokorra: 1.5 €
Europar Batasuneko hiritarrak doan
ARTE GARAIKIDEKO MUSEOA
Santo Tomás 5
Sevilla
954215830
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00-20:00.
Larunbat-igandeak: 10:00-14:00.
Sarrera doan.
KATEDRALEKO MUSEOA
Virgen de los Reyes plaza
Sevilla
954214971
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10.30-17:00.
Igande-jaiegunak: 14:00-16:00.
Sarrera: Orokorra: 3.6 €
Ikasleak eta 60 urtetik gorakoak: 1.2 €
GIRALDA
Virgen de los Reyes plaza
Sevilla
954214971
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:30-17:00.
Igande-jaiegunak: 10:30-13:30 eta 14:00-16:00.
Sarrera: Orokorra: 3.6 €
Ikasleak eta 60 urtetik gorakoak: 1.2 €
PROBINTZIAKO ARKEOLOGIA MUSEOA
Plaza de América, Plaza de María Luisa
Sevilla
954232401
Ordutegia: Asteartetik igandera: 09:00-14:30.
Astelehen-jaiegunetan itxita.
Sarrera doan.
URREAREN DORREA
Paseo de las Delicias
Sevilla
954222419
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00.
Igandeak: 11:00-14:00.
Sarrera: 0.6 €
REAL ALCÁZAR
Plaza del Triunfo
Sevilla
954227163
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 09:30-16:00.
Igande-jaiegunak: 10:00-13:00.
Astelehenetan itxita
Sarrera: Orokorra: 3.6 €
Ikasleak, 12 uretik beherakoak eta 60 urtetik gorakoak,
doan.
EGAÑA-ORIZA
Helbidea: San Fernando 41, Sevilla
Telefono: 954227211
Menu: 36 €
CASABLANCA
Helbidea: Zaragoza 50, Sevilla
Telefono: 954224698
Prezio: 30 €
MESÓN DON RAIMUNDO
Helbidea: Argote de Molina 26, Sevilla
Telefono: 954223355
Menu: 17 €
TABERNA DEL ALABARDERO
Helbidea: Zaragoza 20, Sevilla
Telefono: 954560637
Menu: 38 €
SALVADOR ROJO
Helbidea: San Fernando 23, Sevilla
Telefono: 954229725
Menu: 27 €
LOS MONOS-JULIÁ
Helbidea: Avenida Molini 1, Sevilla
Telefono: 954613599
Prezio: 24 €
AUTOBUSAK:
Plaza de Armas-eko geltokia
954907737
San Sebastián-go geltokia
954417111
Sevillatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Salamanca, Valladolid, Huelva, Madril, Zamora, Santander, Málaga, Granada, Kordoba, Almeria, Murtzia, Cádiz.
TRENAK:
Sevillako RENFE
Avenida Santa Justa z/g
954537626
Sevillatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Albacete,
Almeria, Bartzelona, Cáceres, Cádiz,
Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, Madril, Málaga,
Valentzia, Zaragoza.
TAXIAK:
RADIO TAXIA 954580000
GIRALDA RADIO TELEFONOA 954675555
TELE TAXIA 954622222
Sevillako Gurutze Gorria 954351444
Larrialdiak 061
Rocioko Ama Birjinaren Ospitalea 954248181
Macarena Ospitalea 954557410