VALENCIA

VALENCIA
VALENCIA

Bere 800.000 biztanle ingururekin Valentzia da Espainiako hirugarren hiri handiena. Izen bereko Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Mediterraneo itsasotik ozta-ozta 4 kilometrora dago eta nekazaritza aberats bat, industria indartsu bat eta bi sektore horietatik eratortzen den merkatalgo bizi bat dira bere ekonomiaren oinarriak. Industriak era askotako jeneroak ekoizten ditu, abanikoak, altzariak, azulejoak, piroteknia, usain gozoak, itsasontziak, motoreak, fundizioak, eta abar.

Gaur eguneko Valentzia hiria, Decio Junio Bruto Galaikoa senatari erromatarrak K.a. 137an sortu zuen hiritik jausten da.

Leku interesgarriak

Martxoa da Valentzia bisitatzeko sasoirik onena, orduantxe ospatzen baitute valentziarrek hiriko jai nagusia, Fallak, Nazioarteko Interes Turistikoko jai izendatuak eta azken egunean "Cremá" izeneko ikuskizun handios batekin burutzen direnak. Bestelako ikuskizunik ez da falta ordea Valentzian, esaterako XIII. mendeko Katedrala, Generalitateko jauregia, Palau de Benicarló jauregia, Aitagoiaren Kolegioa, González Martí Zeramika Museo Nazionala, Jardines del Real, Arte Ederretako Museoa eta Arte eta Zientzien Hiria.

Inguruko Ibilbideak

Valentziatik 25 kilometrora aurkitzen da Sagunto. Bere altxorren artean nagusi agertzen da bere gaztelua, garai eta egitamu ezberdinetako harresiz inguratutako bi mila urteko gotorleku bat, aztarna iberiar, erromatar, arabiar, mediebal eta modernoz ihaurri josia. Sagunton aurkitzen dira baita ere Antzoki erromatarra --erromatarren garaiko Hispaniako eraikin nagusietariko bat-- eta Andre Mari eliza, Murviedro mezkita zenaren gainean eraikia.

Gandia da bere hondartza eder erraldoiek erakarririk udatiar gehien erakartzen dituen Valentziako hirietariko bat. Bisitatzeko baditu Gandiako Dukearen Jauregia, Eliza Kolegiata, San Nikolas eliza eta Santa Klarako eliza monasterioa. Gandiako ingurumarietan aurkitzen dira San Jerónimo de Cotalba monasterioa eta Santa María de la Valldigna monasterioa.

Xátiva, Valentzia hiritik 58 kilometrora kokatua, laranjak, altzariak, oihalkiak, papera, almidoia-eta ekoizten dituen eskualde puxant bateko erdigunea da. Bertara ezkero derrigorrez ikusi behar dira San Bartolomé eliza, Nuestra Señora de los Ángeles monastegia, Loretoko Andre Mari eliza, Alde zaharra eta La Planako errotak, eta baita ere la Nao eta San Antonioko lurmuturrak, Montgó-ko parke naturala eta parkearen ingurumarietako ibilbide ekologikoak.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL MELIÁ VALENCIA PALACE *****
Prolongación del Paseo Alameda 32
Valencia
+34963375037
196 gelak

HOTEL ASTORIA PALACE ****
Plaza Rodrigo Botet 5
Valencia
+34963526737
204 gelak

HOTEL HUSA DIMAR ****
Gran Vía Marqués del Turia 80
Valencia
+34963951030
104 gelak

HOTEL AD HOC ***
Boix 4
Valencia
+34963919140
28 gelak

HOTEL HUSA LLAR ***
Colón 46
Valencia
+34963528460
50 gelak

HOTEL NH CENTER ****
Ricardo Mico 1
Valencia
+34963475000
193 gelak

Museoak:

HISTORIAURREKO ETA VALENTZIAKO KULTUREN MUSEOA
Corona 36
Valentzia
963883614
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00.
Udan: Asteartetik igandera: 10:00-21:00.
Sarrera doan.

VALENTZIAKO ARTE MODERNOKO INSTITUTUA
Guillem de Castro 118
Valentzia
963863000
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00.
Udan: Asteartetik igandera: 10:00-22:00 (ekainaren 1etik irailaren 30era)
Astelehenetan itxita
Sarrera: Orokorra: 2.1 €
Ikasleak eta Gazte Txarteldunak: 1 €
IVAMen Adiskideak, jubilatuak, 10 urtetik beherakoak, familia ugariak, taldeak eta igandeak, doan.
www.ivam.es

FALLEN MUSEOA
Monteolivete 4 (Quatre Carreres)
Valentzia
963525478
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 09:15-14:00 eta 16:30-20:00.
Igande-jaiegunak: 09:15-14:00.
Sarrera: Nagusiak: 1.8 €
12 urtetik beherakoak: 0.6 €
Taldeak, ikasleak eta Gazte Txarteldunak: 1.2 €
Jubilatuak: 0.9 €

VALENTZIAKO ARTE EDERRETAKO MUSEOA
San Pío V 9
Valentzia
963605793
Ordutegia: Asteartetik igandera (eta jaiegunak): 10:00-20:00.
Astalehenetan, urtarrilaren 1ean, Bariku Santuan eta abenduaren 25an: itxita
Sarrera doan.

KATEDRALEKO MUSEOA
Plaza Reina z/g
Valentzia
963918127
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:30-13:00 eta 16:30-18:00.
Larunbat-igande-astelehenak: 10:30-13:00.
Abendutik urtarrilera: arratsaldez itxita.
Sarrera: 1.2 €

Jatetxeak:

RÍAS GALLEGAS
Helbidea: Cirilo Amonós 4, Valencia
Telefono: 963525111
Menu: 28 €

ALBACAR
Helbidea: Sorni 35, Valencia
Telefono: 963951005
Prezio: 36 €

EL ÁNGEL AZUL
Helbidea: Conde de Altea 33, Valencia
Telefono: 963745656
Menu: 29 €

ELADIO
Helbidea: Chiva 40, Valencia
Telefono: 963842244
Menu: 33 €

LA PEQUEÑA COCINA
Helbidea: Sorni 31, Valencia
Telefono: 963738170
Prezio: 39 €

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Autobus geltokia
Avenida Menéndez Pidal 13
Valentzia
Informazioa: 963466266

TRENAK:

Iparraldeko geltokia
Játiva 24
Valentzia
Informazioa: 963520202

Valentziatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Alacant, Albacete, Almería, Bartzelona, Bilbo, Ciudad Real, Kordoba, Cuenca, Logroño, Madril, Málaga, Iruñea, Donostia, Zaragoza.

TAXIAK:

AUTO TAXIAK 963959560
COOP. VALENCIANA DE TAXIS 963740202
ONDA TAXI 963475252
RADIO TAXI 963703333
TELE TAXI 963571313

Larrialdiak:

La Fe Unibertsitate Ospitalea 961862700
9 de Octubre Ospitalea 961460000