LEGE OHARRA

Ongi etorri Bilboko Aireportua Sustatzeko Sozietatea, S.A.ren (aurrerantzean BILBAO AIR) web orrira. Bilbao Air sozietatea, web gune honen jabea, Bilboko (Bizkaia, Espainia) Rekalde zumarkaleko 50. zenbakian (48009) egoitza duena eta IFK A95177762 duena, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribaturik 4093 liburukiko 97. folioko BI-32239 orrian.

BILBAO AIR-ek garatutako web gune honek sozietatearen, aireportuaren eta aireko sektorearen inguruko hainbat informazio eskaintzen du, hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da informazio hau jendaurrean jartzea eta informazio hori eguneratua eta zehatza dela ziurtatzea, eta, era berean, egon litezkeen akatsak zuzentzea. Mesedez, irakurri arretaz argibide hauek web orrian sartu baino lehen, bertan sartzean erabilera baldintza hauek onartzen ari zara eta.

LEHENENGOA.

Web orriaren eduki osoa (testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak edo elementuak, horren egitura eta diseinua, bertara bildutako materialen aurkezpen, hautapen eta forma, eta funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezko ordenagailu programak) BILBAO AIR-en edo bere lizentziadunen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dute, eta halaxe errespetatu beharko du web orri honen erabiltzaileak.

BIGARRENA.

Aurreko lerroaldean adierazitako betebeharrak ahaztu gabe, bereziki debekaturik dago web orri honetako eduki osoa edo beronen zatiak eta edukiaren materialen diseinua eta hautapena eta aurkezpena erreproduzitzea -erabiltzailearen erabilera pribaturakoa izan ezik- aldaraztea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, publikoaren esku jartzea eta, orokorrean, edozein modutara ustiatzea. Ustiatze ekintza horiek BILBAO AIR-en berariazko baimenarekin gauzatu ahal izango dira, baldin eta lehen aipatutako jabetza intelektualeko eskubideak BILBAO AIR-en titulartasunpekoak direla esplizituki adierazten bada.

HIRUGARRENA.

Halaber debekaturik dago web orri hau eta bertara bildutako zerbitzuak funtzionarazteko, erabiltzeko edo bertara sartzeko behar diren ordenagailu programen ondoriozko lanak deskonpilatzea, bilgarria kentzea, azpilizentziatzea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo baita programok edo berauen zatiak aurreko lerroaldean agertu bezala ustiatzea ere. Web orriaren erabiltzaileak ezingo du inola ere web orrian instala daitezkeen babes-gailu edo segurtasun-sistemak ezabatu, aldarazi, saihestu edo manipulatu.

LAUGARRENA.

Bilbaoair.com BILBAO AIR-ek erregistratutako domeinua da. BILBAO AIR-ek erregistratutako domeinuak ezin dira erabili BILBAO AIR-enak ez diren bestelako produktu edo zerbitzuetarako, eta ezingo dira erabili erabiltzaileen artean nahasmena sortzeko edo BILBAO AIR-en ospea galarazteko.

BOSGARRENA.

BILBAO AIR-ek ez du bermatzen bere web orriak etenik edo akatsik gabe funtzionatuko duenik, eta eskubidea du aldi batez eta aurretiko jakinarazpenik gabe orrirako eta berorren edukietarako sarbidea eteteko, beti ere web orria mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko eragiketak egiteko; dena den, ahaleginak egingo ditu eragozpenak saihesteko, eta hala badagokio, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko. Web orriaren bidez hirugarren batzuek emandako zerbitzuei dagokienez, BILBAO AIR-ek ez du horien gaineko inolako kontrolik eta, beraz, ez du bermatzen ez dela egongo erabiltzailearen sistema informatikoan aldarazpenen bat eragin dezakeen birusik.

SEIGARRENA.

BILBAO AIR ez da web orri honetan jasotako informazioaren erantzule. Informazio hori:

  • Orokorra da
  • Ez da nahitaez informazio zehatza, osoa edo eguneratua.
  • Kasu batzuetan beste web orri batzuekiko estekak ditu, baina BILBAO AIR-ek ez du orri horien gaineko inolako kontrolik, horrela beraz, ez du onartzen inolako erantzukizunik.

BILBAO AIR ez da erantzulea izango web orrian aipatutako esteka bidez lotutako guneetan jaso daitezkeen konexio, eduki edo zerbitzuengatik.

ZAZPIGARRENA.

BILBAO AIR-ek edozein unetan eta aldez aurretiko jakinarazpenik gabe, web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aldarazi edo eguneratu ahal izango du.

ZORTZIGARRENA.

Web orriak eskainitako zenbait zerbitzu erabiltzeko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal emango dizkiote BILBAO AIR-i, hori dela eta, BILBAO AIR-ek konpromisoa hartzen du datu horiek isilpean gordetzeko, abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babesaren 15/1999 Lege Organikoan adierazitakoarekin bat etorriz.

Datu pertsonalak automatikoki tratatuko dira eta BILBAO AIR-en fitxategi automatizatuetan sartuko dira; BILBAO AIR izango da fitxategi horren titular eta arduradun.

Erabiltzaileak bere borondatez emandako datu pertsonalak zertarako sartu diren eta hartarako baino ez dira erabiliko.

BILBAO AIR-ek honako helburu hauetarako baino ez du erabiliko erabiltzaileak emandako informazioa:

  • Berriak aldian-aldian bidaltzeko.
  • Erabiltzaileak espresuki eskatutako informazioa bidaltzeko.

Edonola ere, gure datu-baseetan ageri den erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du. Horretarako, helbide elektroniko honetara jo beharko du: news@bilbaoair.com.

BEDERATZIGARRENA.

BILBAO AIR-ek web gunea bisitatzen dutenei buruzko informazio hau baino ez du gordeko:

  • Sarerako sarbidea ematen dien hornitzailearen (ISP) domeinuaren izena.
  • Zein egunetan eta zein ordutan sartu diren web gunera. Datu honi esker jenderik gehien zein ordutan sartu den jakin daiteke eta, ildo horretatik, pilaketak saihets daitezke puntako orduetan.
  • Zein internet helbidetatik datorren web gune honetara bideratu dituen esteka. Datu honi esker gure web gunerako sarbidea eskaintzen duten banner eta esteken eraginkortasuna ezagutu daiteke, emaitzarik onenak ematen dituztenak sustatu ahal izateko.
  • Zenbat bisitari sartzen diren egunean sekzio bakoitzean. Datu honi esker sekziorik arrakastatsuenak ezagutu daitezke eta sekzio horien edukia hobetu, erabiltzaileak gusturago egon daitezen.

Informazio hau erabat anonimoa da eta inola ere ezingo da erabiltzaile jakin batekin lotu.

HAMARGARRENA.

Erabiltzaileak badaki eta borondatez onartzen du web orrirako sarbidea eta bertako edukien erabilera bere erantzukizunpekoak bakarrik direla beti, eta legeetan ezarritakoa, trafiko erabilerak eta baldintza hauetan jasotakoa onartu beharko du; hortaz, BILBAO AIR-en edo gainontzekoen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzearen ondoriozko kalte eta hobenengatik.

BILBOKO AIREPORTUA SUSTATZEKO SOZIETATEAK web orria bisitatzen dutenei buruz aplikatzen duen politikaren inguruko argibide gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: news@bilbaoair.com.