DONOSTIA

Donostia
Donostia

Gipuzkoako hiriburua eta Espainiako hiri ederrenetariko bat dugu Donostia. Hiri modernoa, kale zabalak, klima gozoa eta Frantziako auzoa... horiek guztiek bihurtu dute Donostia Espainiako turismo gune garrantzitsuenetariko bat. Espainiako erregetzak bere udaleku bihurtu zuen Isabel II. erreginak Donostia erret familiaren udako egonlekutzat aukeratu zuenean; geroago, uda partean "jornadako ministerioa" delakoa ere Donostian kokatu zen.

Donostiaren aurreneko albisteak XI. mendekoak dira, Nafarroako Santxo Handiak Donostia Leireko monasterioari eskaini zionekoak. Hala ere, 1821ean Donostia Gipuzkoako hiriburu izendatu zutenean eta 1864an Irundik barrena igarotzen zen Madril-Paris trenbidea inauguratu zenean hasi zen Donostiaren egiazko garapena, hain zuzen ere gaur eguneko neurri eta itxura hartzeraino.

Leku interesgarriak

Donostiaren erakargarri nagusia Donostia bera da, hots, bere eraikin ederrak, bere Kontxako hondartza polita, Igeldo mendia, alde zaharra eta oraintsu inauguratutako Rafael Moneo arkitektoaren Kursaal Kongresu Jauregia.

Igeldoko jolas parketik hasi eta Ulia mendiraino, Donostiak aukera asko eskaintzen dizkio bisitariari: Ondarreta eta Groseko hondartzez gozatu, Kontxako hondartza zoragarria ahaztu gabe, Kantauri itsasoaren ertzetik ibili pasealeku naroetan barrena, Santa Klarako irla ezagutu, Aquariuma eta portu zaharra bisitatu, alde zaharreko monumentuak ikusi eta hango taberna ugarietako pintxoekin dastamenari berealdiko gozamena eman, Urgull mendia, Miramar jauregia -erret familiaren udako egoitza Maria Eugenia erreginak eraikiarazi zuenetik Bigarren Errepublikara arte- eta abar. Bestalde, kultur aldetik ere Donostiaren eskaintza ezinago aberatsa da: hor dira, adibidez, uztailero egiten den Jazz Festibala eta iraileko Nazioarteko Zinema Jaialdia, Maria Cristina hotela eta Victoria Erreginaren Antzokia ardatz hartzen dituena eta zinema munduko izar gailenak --Bette Davis edo Jean Moureau bezalakoak-- erakartzen dituena.

Donostiako alde zaharrean aurkitzen dira Andre Mari Korukoaren basilika, San Bizente tenplua eta San Telmo museoa, Zuloagaren lan ederrak biltzen dituena. Hiriaren beste aldeko muturrean, berriz, Kontxako hondartza lerroaren azken-azken muturrean, itsaso gainean zintzilik, Eduardo Txillidaren "Haizearen Orratza" aurkitzen da gotor bezain ederrik.

Inguruko Ibilbideak

Zarautz Gipuzkoako turismo gune garrantzitsuenetariko bat da Isabel II. erreginak begiz jo zuenetik. Hondartzetan erregina haren garaiko lona eta txabola zahar-itxurakoak mantentzen dira beti, XIX. mendetik hona herriak berea duen tankera aristokratikoari eutsiz. Karlos Argiñano sukaldari famatuak Zarautzen daukan jatetxeak herriaren omena zabaltzen lagundu badu ere, ez da hori Zarautzen altxor bakarra. Eraikin ederretan aberatsa izaki, aipatzekoak ditu Andre Mari Errealaren parrokia, Fantziskotarren eliza eta Santa Klarako komentua, Makatzaga jauregia eta XVI. mendeko eraikin batean kokatutako Udaletxea. Aipagarria da Zarautzko itsasoaren ertzez ertz Getariaraino luzatzen den pasealekua.

Getaria dugu Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren eta Cristobal Balenciaga moda diseinatzailearen sorterria. Bigarren horri omenaldia egin zaio duela gutxi, bere jaiotzaren urteurrenaren karietara, bere lana erakusten duen museo bat irekiz. Itsas herri honen alde zaharra lehorra eta San Anton irla -Getariako "sagua"-- elkarrekin lotzen dituen tontor batean dago. Bestalde, lurpeko pasabide batek alde zaharrean hasi eta Katrapona plazara jotzen du, eta han kripta bat dago Karmengo Ama Birjina arrantzaleen patroiaren irudiarekin. Getarian aurkitzen da Euskal Herriko erretegi hoberena, Elkano Erretegia, txingarretan erretako arrain onenak prestatzen diren tokia.

Hondarribia turismo gune garrantzitsua da lau lanbide edo jarduera mota biltzen dituelako bere baitan: baserria, arrantza, kalea eta hondartza (udatiarren saila). Badauka eraikin aipagarririk asko, hala nola Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren eliza, gotiko berantiar estilokoa, eta Karlos V.ren gaztelua, hasieran gotorleku izana eta egun berriz turistendako ostatu edo paradore bihurtua. Leku estrategikoan kokatua izaki, hamaika paseada egiteko aukera ematen du Hondarribiak. Bisitariak arrantzaleen portua bisita dezake eta bertan dauden arte galeria ugariak, edo hondartzara jaitsi daiteke eta Higer lehor-muturreraino hurbildu, Bidasoa Kantauriratzen den punturaino alegia, eta bertatik Txingudiko badia eta Lapurdiko kostalde ederrak zabal-zabal begiztatu.

Irun muga-herria da eta Gipuzkoako bigarrena biztanle kopuruz. Ikusgarriak ditu Urdanibia eta Arbelaitz jauregiak eta Ospitala. Santa Elenako ermita, museo arkeologiko bihurtua, ezin hutseginezko bisita da. Haren inguruan euskal tankerako baserri zahar asko ageri dira mendi hegaletan goxoki ezarriak, euren armarri ederrak atari gainean. Mendizaleek Hondarribian hasi ohi dute Aiako haitzetarako txangoak.

Bergara Deba Garaiko herri bat da, historiako zurruburruetan aski ezaguna lehenbiziko karlistadari amaiera eman zion 1839ko apirilaren 29ko itunarekin daukan loturarengatik. Ikusgarrien artean aipagarria du alde zaharreko eraikin multzoa, batez ere Udaletxea (XVII. mendekoa), Erret Apaiztegia eta Jauregi eta Zabala-Ondartza etxeak, euren armarri eta azpierliebeekin. Ikusi beharrekoak dira orobat Orixondoko Andra Maria eliza, jatorriz estilo gotikoa baina berpizkunde garaiko aldaketekin, eta Arizonako San Pedro, bere dorre barrokoarekin. Bisitatu beharrekoak dira orobat alde zaharra, bere leinuetxe ugariekin, Karakateko bidea eta bere trikuharriak, eta Intxorta eta San Martzialgo mendiak.

Eibar, Bizkaiko mugan kokatua, Ignazio Zuloagaren sorterria da. San Andres eliza euskal gotikoaren adibide hauta da bere gurutze tankerako planta, bi abside, kapitel korintiar eta erretaula plateresko bikainarekin. Azitaingo ermitan bizarrik gabeko Jesukristoren irudi bitxi bat aurkitzen da. Ikustekoak dira Untzueta, Isasi eta Aldatse dorretxeak eta XVII. mendeko Arrateko santutegia, izen bereko mendiaren tontorrean eraikia eta ikuspegi ederrenak ezeze aisialdirako guneak ere eskaintzen dituena.

Arrasate industri gune garrantzitsua da, euskal kooperatiben sorlekua. Aipagarriak ditu udaletxe barrokoa, Monterron jauregia eta Okendo etxea. Mendizaleek ibilaldi bikaina egiteko aukera dute Arrasatetik abiaturik Udalaitz tontorreraino, edota Betsaideraino, hiru probintziak elkartzen diren tokiraino. Baserri-auzo xarmantak ditu Gelasibar, Bedoña eta Garagarza. Urriko hirugarren igandean euskal mendizaleen jaia ospatzen da Betsaiden.

Azpeitia, herri industriala eta Loiolako Aita Inazio Jesuiten patroiaren sorterria. Urola ibarreko herri handiena da. Bisitariak ezin hutsegin ditzake santuaren sortetxea eta Loiolako santutegia, XVIII. Mendean inauguratua Loiolatarren jaiotetxearen ondoan.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL AVENIDA ***
Paseo Igueldo 55
20008, San Sebastián
+34943212022
www.hotelavenida.net
47 gelak

HOTEL MARIA CRISTINA *****
Oquendo 1
20004, San Sebastián
+34943437600
136 gelak

HOTEL SAN SEBASTIÁN ****
Avda. Zumalacárregui 20
20008, San Sebastián
+34943214400
92 gelak

HOTEL NH ARANZAZU ****
Vitoria 1
20009, San Sebastián
+34943219077
www.nh-hoteles.com
180gelak

HOTEL TRYP ORLY ****
Plaza Zaragoza 4
20007, San Sebastián
+34943463200
www.hotel-orly.hypermart.net
66 gelak

HOTEL AMARA PLAZA ***
Plaza Pío XII 7
20010, San Sebastián
+34943464600
163 gelak

HOTEL LONDRES ****
Zubieta 2
San Sebastián
+34943426989
145 gelak

Jatetxeak:

AKELARRE
Helbidea: B. Igueldo. Paseo Padre Alcolaga, 56. 20008 San Sebastián
Telefono: 943212052
Fax: 943219258
Prezio: 60 / 75 euros.

ARZAK
Helbidea: Alto de Miracruz, 21. 20015 San Sebastián (Guipúzcoa).
Telefono: 94328 5593.
Fax: 943272753
Prezio: 66/75 euros

MIRAMON ARBELAITZ
Helbidea: Parque Miramón. 20009 San Sebastián
Telefono: 943 30 82 20
Prezio a la carta: 53/57 euros.

ARKUPE
Helbidea: Paseo de Salamanca, 3. San Sebastián (Guipúzcoa).
Telefono: 943424040
Prezio: 42/60 euros.

CASA NICOLASA
Helbidea: Aldamar 4, San Sebastián.
Telefono: 943421762
Prezio: 56/60 euros.

Larrialdiak:

Larrialdiak: 112
Anbulantziak: Gurutze Gorria 943222222
DYA 943464622
Arantzazuko Ama Birjinaren ospitala 943007000
Intxaurrondoko ospitala 943321000

Museoak:

SAN TELMO MUSEOA
Zuloaga plaza, 1
Donostia
+34943424970
www.mundofree.com/aasantelmo/
Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 10.30-13.30.
Igande-jaiegunak 10.30-14:00.
Astelehenetan itxita
Sarrera doan.

ITSASKETA MUSEOA
Mollako pasealekua, 24
Donostia
+34943430051
www.paisvasco.com/donostia/museonaval.htm
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-13.30, 16:00-19.30.
Igande-jaiegunak: 11:00-14:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera: Nagusiak: 1.20€
Ikasle eta jubilatuak: 0.60€
Taldeak: 1€
10 urtetik beherakoak: doan.
Ostegunetan doan.

AQUARIUMA
Carlos Blasco de Imaz plaza
Donostia
+34943440099
www.aquariumss.com
Ordutegia: irailaren 16tik ekainaren 14ra arte
Txarteldegia ordubete lehenago zarratzen da.
Astelehenetik ostegunera: 10:00-19:00.
Ostiral-asteburuetan: 10:00-20:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era arte
Txarteldegia 20:15etan zarratzen da
Egunero zabalik. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Sarrerak: Nagusiak: 8.80€
3-11 urtekoak: 5€
3 urtetik beherakoak: doan.
Jubilatuak: nagusien sarrera baino %10 gutxiago.
Ikasleak (ikasle karneta zein Gazte Txartela erakutsita): nagusien sarrera baino %10 merkeago.
Taldeak (gutxienez 20 lagun): 5€

Garraioak:

Autobusak
HIRI BARRUKO AUTOBUSA
Udal Tranbia Konpainia
Informazioa: 943287100

IBILI LUZEKO AUTOBUSAK
Autobus geltokia
Pío XII plaza
Amara auzoa, Donostia
Gipuzkoa barruko lineak eta hiri hauetarako autobusak: Bilbo, Iruña, Gasteiz, Madril, Bartzelona, Gaztela eta Extremadura.
Gipuzkoako plaza da Tolosa, Hondarribia, Bidasoa eta Asteasurako autobusen abiapuntua.

Konpainiak eta helmugak:
La Baztanesa 943580129
Donostia-Elizondo
La Bidasotarra 943616763
Donostia-Lesaka-Iruña
La Estellesa 943470115
Donostia-Lizarra-Logroño
La Roncalesa 943461064
Donostia-Iruña-Zaragoza
Donostia-Zaragoza
PESA Garraioak 943463974/ 902101210
Donostia-Bilbo
Donostia-Tolosa-Beasain-Bergara-Bilbo
Donostia
Donostia-Donibane Lohitzune-Baiona
Donostia-Lekeitio
Donostia-Arrasate-Aretxabaleta
Donostia-Elgoibar-Bergara-Arrasate-Gasteiz
La Guipuzcoana 943851159
Donostia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia
Continental Auto 943469074
Donostia-Gasteiz-Burgos-Madril
Donostia-Andaluzia
La Burundesa 943462360
Donostia-Gasteiz
Eusko tren 943450131
Donostia-Usurbil-Orio-Zarautz-Getaria-Zumaia-Aia
Turytrans 943462369
Irun-Donostia-Santander-Oviedo-Gijón
Irun-Donostia-Santiago-Tuy
Vivasa 943457500
Donostia-Bartzelona
Donostia-Ourense-Pontevedra-Vigo
Enatcar 943468087
Donostia-Leon
Donostia-Salamanca-Badajoz
Donostia-Valladolid-Salamanca-Cáceres-Mérida-Sevilla
Bilmanbus 943457500
Irun-Donostia-Valentzia-Benidorm-Alacant-Murtzia-La Manga

Trenak
Amarako geltokia Norteko geltokia
Easo plaza, 9 Frantzia pasealekua
Donostia Donostia

ALDIRIKO TRENAK
EUSKO TREN
Bezeroarendako informazioa (Amarako geltokia) 902543210
Ermua-Bilbo (Atxuri)
Bilbo-Donostia

TOPOA
Informazioa: 943450131
Donostia-Irun-Hendaia

IBILBIDE LUZEKO TRENAK
RENFE
Informazioa: 902240202/ 943283089/ 943283599
Irun-Vigo
Irun-A Coruña
Irun-Fuentes de Oroño
Irun-Bartzelona
Irun-Alacant
Irun-Algeciras
Irun-Madril

Taxiak
Vanilla Teletaxi 943404040
Radio Taxi Donosti 943464646
Radio Taxi Suvital 943396840
Radio Teléfono 943467666/ 943398018
Erresidentzia 943452972